Aunque estemos lejos, estamos cerca
Seas quien seas, lo que hay aquí es para que lo veas, estés donde estés...

2013/06/28

ULERTUTEN HASITTE

Nondik hasi bere eztaittela oingoan berebai...ta zenbet eta denpora giau paseu idatzi barik alperrau atzera orri zurien eurrean paretako... Eguena geur. Uri neusire bidëan. Oxforden eitten dot bëar oiñ. Bixi berebai, ahal dana. Pasadan asteakabuen etzëan on nintzen. Zelan azaldu nei bija hori eikeran sentittan dana...? Desfase bat da... Honantza bueltekeran kontrastea handiegie da, ta dakardazen sentzaziñoak iñddertzuegiek. Patroiakaz berotute nabill aspaldien. Hori ixen da gixakien atazatariko bat akabuko hainbet mille urteatan. Patroiek igerrikeran ta, ostean, ulertukeran... eurrera ein lei; garrantzie dekean puntuek barrunte leiz; ta flipanteana dana: katea apurtu ta errekean bidea aldatu lei... Norberan patroiak ta besteonak bere igertea eurreko horren barruen sartuten dan geuze garrantzitzue deritxet. Self-awareness diñudea hamen. The power of now-k, beste era batera, berebai. Ze gatxa dan norberan patroiak igerri, euren ganean konturetu, ulertu... ta euretatik urtetea; benetako aldaketak eittea. Bixilekuz, beharrez, lagunez, neska/mutil-lagunez aldatutea erreza da; baia patroiak atzera errepikatutëa bere sano da erreza; ta gehienetan hori pastan da. Aldaketa bakarra, benetakoa, barrukoa baino ezin lei ixen. Hau gatxava. Astelehenean Enekori esan notzon honantza etorkeran hamen ze osti eitten doten pentzetan ibill nintzela. Hango koloreak, itthosoa, jentea...ikuskeran, etzekoakaz ta lagunekaz egokeran, norberan berbetea kalean erabillkeran... Ezta erreza patroirik segittan eztozunean ta feedback-ik inondik bere allegetan eztatzunean; bidean topetan zabiltzezan geuze onak ni txarrak inogaz komenteterik eztekozunëan... Zeure ganean iñor bere eztauenean...edo alboan.... Geuzek ondo urtetan duden egunëan ela zeuzer lortu dozunean asaurantza adittutea errezau de, baia laiñoan erdien norberan burue bidegurutze baten sentidukeran...hhhnnnn....! Batzuten nasaittuten nouen geuze bakarra neure moduen dabiltzezan batzuk ezetutea da. Haurok eurrera zelan eitten duden ikuskeran ta eurek mirestutean neupere eiñekoa aprezietan dot. Ta irribarre orduen. Helduen bixie hau ixengo ete da..? Suposatzen dot, zenbet eta giau bixi erantzun bako galdera giaun eurrean tope geiñela geure burue. Enekok, beste batzun artëan, honeek danak ondo dakiz, ta atoan erantzun zozten; "pentsatu orain dela hiru urte EH utzi zn zure buruarengan; ezberdintasunik?" bertan lotu nintzen, konjeleta... Halan zan ta; bixi ixenekoakaz akortan hasikeran "RAM"-a sature eitten zazten ta. Saltue itzela ixen da... Ta noz artean segidu norberan burueri kasu eitten erreferentzi puntutik asau edo urriñdduten..? Erantzunbako beste itaune. Zapatuen, barre eitteko arrazoiangaittik, ta segurantzean kausalidadeagaittik berebai, Zumaiako talako muturrean akabe neuen. Itthosoa eurrez-eurrez ta aroa ederra. Hantxe, neure artean, argi sentidu neuen laster etzera eitteko sasoia dala. Nozartean notaki; baia apur beterako sikeran. Ondiñokarren bakodaz hille batzuk nauen lekuen eitteko. Esprimiduteko... Bai, apur beterako abante berdu. Baia gero, ikusko da. Patroi barik, ta patroien bille... :-)

2013/05/14

GIORGIO

unibertsoa....
atomoa eta galaxiak...
zirrarak eta maitasuna...
energia,
irribarrea...
eta bakea...

2013/04/29

JAKE BARIK...

Ondiñokarren eziñddot siñistu 50 zenbakie horrenbeste gusteko zaztenik...
http://www.youtube.com/watch?v=dGP-TnIoejk&feature=share&list=RD02b3lyMhOize8

HEDOIBAKO GEUGËAN

Geur, postontzien pillotuten diren imeill partidea garbittu beharrean, geuze normal bat eittea akorde dast. Canadako lagun betegaz, ta Iruñeko beste bategaz berba eitten neuen bittartean eguzkie muno ta basoan atzetik sartxian ikusten ixen dot, geldi-geldiro. Danakaz akabekeran, imeillekaz pare naz, baia kanpokoak tiretan nouen... Batak uri barri beterako bixien ganean pentzetan, bestea beran tripen ernetan ta hazten hasi danagaz pozarren. Bakotxak berana; halan diño lege zarrak.
Ta hamentxe nau, geu freskoan, neure aulkitxuen jarritte, Venus, Scorpio ta beste mille milloi ixerran azpien... Zeuzegaittik ezetuten zuden amasek zerue haiñ ondo...
Koskortxue nazenetik dimentziño bitten ikusten dun geu-zerue hiruten imagiñetako ahalegiñek eitten ixen doaz. Guretzat haiñ normalak diren erreferentziek, benetakoak eztirela imagiñetako ariketea...
Itzela da horrenbeste denporan ostean etzean ikusten nittuzen ixerran azpien egotea atzera,.. euren ixenak jakiñ ez arren, euren lekuen danak... 
Domekan Anthonyñ sofan eiñ neuen lo. Denpora lar eztako lotxian joateko, ta alkarregaz eiñ gendun zapatu illunditxue. Goixean, lelango argiekaz idatzikoa berton azpien. Geur kantetan ibill naz... Hotzittu baiño lelau banoa barrure...

Horrenbeste denpora idatzi barik egokeran gatx eitten da sasoi honetan pentzekoa, pasekoa edo sentidukoa labur ta ahal danik eta atonduen berba gitxitten ataratea.
Kapitulu barri bet hasi dotela ixen lei pase dan geuzerik fuerteena, baia hori gehienok bakixue. Ta saltu barri horren atxakiegaz, arterau erdikiñean lotu ziren beste kontu betzuk trankil itxi duz kamaran. Deskantzue...
Oxfordera mogitteak aldaketa itzela esan gure ixen deu, arlo gehienatan obarako. Akorde bere enintzen eitten geuze "normal" batzukez, ta han tope doaz atzera. Kanpoko aldaketeak bere barrukoa dakar, ta frekuentzi barri beten dardakada freskoa gustoso hartxian da erronka sasoiatan. Bai, erronkak; dana barrie dan sasoi horreetan norberan burue baino eztekozute eurrean topetan dozuzen egoera ta jente guzti horreeri eurre eitteko. Gitxi bada bere, arean ibilltte gauzelez, eurrera eitterik baino eztauela aspaldittik dakigu.
Londresera etor nintzenean, bizikletea hartxiak eguneroko martxea itzel aldatu zozten. Eztekot ahaztuteko, harako bizikletea hartuparri Greenwichera ordu erdien allege nintzenekoa. Bertako park eder horretako banku beten jarri nintzen, ta azilleko haixe freskoan laguntzinoz eguzkipean idazten ibill nintzen; negarran batek bere urten zeuen... Zorteduntzet hartxian neuen neure burue; handik eurrera beti pase ixen dan moduen; ta akabuko asteatan iñddertzu sentittan doten moduen.
Aste bet da etzera hegaz ein neuena kotxetxue hona ekarteko. Beste saltu bet...

Beste batzuri entzuntzeat arterau ta niri bere apurke-apurke pastan hasi dast; era berean asau ta parajeau ikusten dot niri burue etzekoakaz (lagunek ni famelikoak). Parajeau segurantzean zorran kontzeptue akabe dalako (joatearren zor sentimentala?), ta asau gure baloreak eta bixianganako ikuspuntuek geroraute desberdinauak direlako. Kanpoan bixi direnakaz ostera paraje, antzeko bixipenak eta galderak dekuzelako sarri.
Beste askotan pase dasten moduen, aldaketeagaz neure bixiko beharra eztirenak berreskuratuteko irrie hasi dast sakonean. Ia oingoan untze giau eitten duzen. Jagon.