Aunque estemos lejos, estamos cerca
Seas quien seas, lo que hay aquí es para que lo veas, estés donde estés...

2013/06/28

ULERTUTEN HASITTE

Nondik hasi bere eztaittela oingoan berebai...ta zenbet eta denpora giau paseu idatzi barik alperrau atzera orri zurien eurrean paretako... Eguena geur. Uri neusire bidëan. Oxforden eitten dot bëar oiñ. Bixi berebai, ahal dana. Pasadan asteakabuen etzëan on nintzen. Zelan azaldu nei bija hori eikeran sentittan dana...? Desfase bat da... Honantza bueltekeran kontrastea handiegie da, ta dakardazen sentzaziñoak iñddertzuegiek. Patroiakaz berotute nabill aspaldien. Hori ixen da gixakien atazatariko bat akabuko hainbet mille urteatan. Patroiek igerrikeran ta, ostean, ulertukeran... eurrera ein lei; garrantzie dekean puntuek barrunte leiz; ta flipanteana dana: katea apurtu ta errekean bidea aldatu lei... Norberan patroiak ta besteonak bere igertea eurreko horren barruen sartuten dan geuze garrantzitzue deritxet. Self-awareness diñudea hamen. The power of now-k, beste era batera, berebai. Ze gatxa dan norberan patroiak igerri, euren ganean konturetu, ulertu... ta euretatik urtetea; benetako aldaketak eittea. Bixilekuz, beharrez, lagunez, neska/mutil-lagunez aldatutea erreza da; baia patroiak atzera errepikatutëa bere sano da erreza; ta gehienetan hori pastan da. Aldaketa bakarra, benetakoa, barrukoa baino ezin lei ixen. Hau gatxava. Astelehenean Enekori esan notzon honantza etorkeran hamen ze osti eitten doten pentzetan ibill nintzela. Hango koloreak, itthosoa, jentea...ikuskeran, etzekoakaz ta lagunekaz egokeran, norberan berbetea kalean erabillkeran... Ezta erreza patroirik segittan eztozunean ta feedback-ik inondik bere allegetan eztatzunean; bidean topetan zabiltzezan geuze onak ni txarrak inogaz komenteterik eztekozunëan... Zeure ganean iñor bere eztauenean...edo alboan.... Geuzek ondo urtetan duden egunëan ela zeuzer lortu dozunean asaurantza adittutea errezau de, baia laiñoan erdien norberan burue bidegurutze baten sentidukeran...hhhnnnn....! Batzuten nasaittuten nouen geuze bakarra neure moduen dabiltzezan batzuk ezetutea da. Haurok eurrera zelan eitten duden ikuskeran ta eurek mirestutean neupere eiñekoa aprezietan dot. Ta irribarre orduen. Helduen bixie hau ixengo ete da..? Suposatzen dot, zenbet eta giau bixi erantzun bako galdera giaun eurrean tope geiñela geure burue. Enekok, beste batzun artëan, honeek danak ondo dakiz, ta atoan erantzun zozten; "pentsatu orain dela hiru urte EH utzi zn zure buruarengan; ezberdintasunik?" bertan lotu nintzen, konjeleta... Halan zan ta; bixi ixenekoakaz akortan hasikeran "RAM"-a sature eitten zazten ta. Saltue itzela ixen da... Ta noz artean segidu norberan burueri kasu eitten erreferentzi puntutik asau edo urriñdduten..? Erantzunbako beste itaune. Zapatuen, barre eitteko arrazoiangaittik, ta segurantzean kausalidadeagaittik berebai, Zumaiako talako muturrean akabe neuen. Itthosoa eurrez-eurrez ta aroa ederra. Hantxe, neure artean, argi sentidu neuen laster etzera eitteko sasoia dala. Nozartean notaki; baia apur beterako sikeran. Ondiñokarren bakodaz hille batzuk nauen lekuen eitteko. Esprimiduteko... Bai, apur beterako abante berdu. Baia gero, ikusko da. Patroi barik, ta patroien bille... :-)

No comments: