Aunque estemos lejos, estamos cerca
Seas quien seas, lo que hay aquí es para que lo veas, estés donde estés...

2014/03/17

URTEBARRIE

Urtebarriko bijan idatzikoa...(atzeratute, bakitt...)

Beste geuze askolez, allege da.
Berezko poztasun ta esperantza usiñe deko sasoi honek; "pasa dan urteko" egoera bardiñean egon arren, ostabere zenbakiek beste aukera bat emongo zozkuelakoa emoten deu. Beste behin bere, gu gara mundue ikusten dunok, eta gure momentuen arabera begi betzukez nei besteakaz ikusten dunok.
Gatxa da akaburengoz idatzi neuenetik pasekoa kontetea. Sasoi lanpetue; abaro apur betegaz orokorrean..

Frantziko Saint Laryttik nator kotxean, anaia ta Nekagaz. Aro txarra eiñddosku, baia egun eder bi pase duz; ta nik heutzetik eskietan ikis dot.
Hona etor baiño lelau danatarikoa euki neuen. Beñategaz egon nintzen hona etorri eurrean. Pasada bat ixen zan hiru urte t'erdien ikus barik egon arren zelau normaltasunez egon giñen alkarregaz. Txinako sasoiak ekar genduzen berbetera, ta bakotxan bixien eguneratzea ein gendun ordu bitten. Eztaitt zer eingo neken bixien halau munharriek topeko ezpanittuz. Argi dau bixienganako sensibilidade altuko jentea esistittan dala. Niri mesede eitten dost halau jenteagaz berba eitteak eta eurekaz hartuemonak eukitteak. Bixien zentzue eurekaz eukiko berbaldietatik ulertukoagaz hoboto ulertuten dot.

Aitten beharrixenagaittik, urteko bigarrena ta hirugarrena ospittelan pase gendun. Ona zer dan lantzemiñean ospittelera geixo nei fameliko moduen joatea...begiek iri zoztezan ostabere. Ez bakarrik noperak pase berdeuenagaittik, han ikusten diren bixi-gorrien protagonista guztiengaittik bere bai. Bixien inusentekeriek aldarri betera lotxian dire. Bixie derrepentean lotu eitten da. Geuze askon ganean pentzetako denpora nehie, ta era eziñ hoba.
Urtean lelangoan goixean, kotxea koixu te Mañuko ortusantue, Elorrioko Argiñetako nekropolise, Gerediagako batzar etzea ta Aulestiko Santa Eufemia ikus nittuzen. Aspaldittik ikus gureko batzuk honeek. Ederra ixen zan akabukoan, han goien Bizkaie, Gipuzku, Lapurdi, Nabarra ta ittosoan adi egotea. Leku sano bitxie.
Pasadan urteko akabuko astea fameliegaz ta lagunekaz egoteagaz galapan joan zan.

Zurrunbilloan...halan sentidu naz akabuko asteatan edo hilleatan. Amagaz berbetan lehengoan; berak momentuen igerri zozten zeuzer darabillttela buruen aspaldien. La incertidumbre, verdad? Galdetu osten... Amek bixie ulertuteko sensibilidadea garatu behar ixetan dude... Berak bere nahiko deko etzean dekonagaz. Gixonagaz dekon adiñ tartea igertan; ama gerorau te giau bestean pentzure, bai fisikoki nei mentalki; seme bat espazioan asau; ta bestea gure deuen moduen (bixien beste sensibilidade betegaz).

Mafian herriko neskatille aittetu neuen lehengoan. Alkar ezetuten segidu gendun ta behar zan beste parajetu berebai. Sasoi ederrak igero genduzen, lotxian gaittuzen energi iñddertzuan lekuko. Oiñ, konturetu baiño lelau ta, segurantzean, gure ixen gendune baiño lelau 2000 kilometrok eta mamu betzuk bananduten geittuez. Ikis gure dauenantzako beti dau ikisbidea. Noperan billddurren ta segurtasun falten eurrez eurre topetea ezta gustosoa batzuten, baia eurrera eitteko era bakarra da.
Aste bi eskas barru bisitten noako. Gogoak zer dekoaz....bfffff....

Ta allege naz aireporture ostabere...
Allege zana ta doana eztaitt bardiñe diren, baia ganekoa idatzi neuenetik badau zeuzer kanbie dana. Denpora luzez ingeruen dekotezan atazak eurrera atara gurean aldaketa tenporal batzuk imin nittuzen martxan neure ixekeran. Sasoi beterako lagundu neudea, baia neu nazen geuze asko aldarri betera itxi doaz. Oin (egie dan edo ez ondo jakiñ ez arren) horregaz konturetukeran ikusten dot txispe apur bet berreskuretuteko aldaketa horreek tenporal moduen onartu eta "neure ixekerara" buelte berdotela. Zelan ta zenbet denporaz eztaitt, baia ahalegiñe eitten noa.

Beharra ixen da aldaketa gehien eskatu dostena. Baia jenteagaz ixetako eran bere eragiñe euki deuela seguru nau. Hau pentze neuenetik neure burue ikusten dot batzuten trankillau paretan dala ta beste batzuten lengora bueltetan dala; baia hasikerea da, ez? ;) zer eingotzegu...noperagan siñistu. Ta paseko dan edo ez jakin barik bere, baia oiñ buruen dauena "now, my way" da. Mundue ta bixie ikusteko ta ulertuteko era berezie dekot; ez hobëa ez txarrawa. Nirea baiño ez, ta horregaz zer eiñ neien ikus gurot.
Geuze asko giau konte neikez, baia geurkoagaittik berton itxikot ;)
Ia ze pastan dan. Jagon!!

No comments: