Aunque estemos lejos, estamos cerca
Seas quien seas, lo que hay aquí es para que lo veas, estés donde estés...

2013/08/21

IRU

Bilboko jaiek.. Horrek esan gure deu beste urte bat pase dastela hamen. Hirugarrena oingoan.. Udea allege orduko egunek laburtuten hasi dakuz. Zapatue geur. Batzuk ume barriek ekar dittuez; gure Burri edo Hunter esate beterako. Beste batzuk ekarteko begire; Txus, Vanesa ta Lucia, esaterako. Beste batzuk agiñdduparri, Beatriz ostabere. Beste batzuk ondiño nogaz agiñdduteko topetan (franku halan), ta idazten deuena beste batzuk osasunez ta arazo barik agiñddu ta euki ddeizeazan lagunduten...ai ama.. Domekea ostabere. Atzo Maialen ta Pankaj-gez afaldu neuen. Faltan hartxian dire lagunek. Sano arraro, baia era berean normal eurekaz atzera egotea, gusture. Geur atzera laborategien, akabetan eztan slicc honegaz. Lagunek atzo ta geur anaie Bilbora. Lehengoan beharreko batek kafe bat hartxiako ta kafe bat hartxiako eskean. Beharretik ostean gure zeuen. Malid deko ixena; albanoa. Sinplea baia barru onekoa emon zozten alkar ezetu gendunetik. Ba lotu gintzezan ta berba ein orduko andreak euron alaba biek koixute etzetik hanka eiñ zeuela bota zozten. Hamar urte alkarregaz ta egun betetik bestera, oporran ostean, halan ixen zan. Ta hortik eurrera berba bat berez, dana abogaduen bittartez... Tristëa... Geur egustena da. Astelehenëan etzera konbidedu neuen. Hoboto egoan; sikeran alabatxuek ikusteko erea euki zeuen arterauko egunean. Bixien ganean ein gendun berba, ta beharrean ganean, zelan ez. Barre batzuk bere bota zittuzen. Ta irribarre betegaz joan zen etzerantza. Beragaz tope baiño lelau, umea eukitteko aste bi falte zakozan andra bat ikus neuen beharrean. Hasikera hasikeratik ikus neuen, azukera kontuengaittik. Erru sentimenttu itzelak, hasikeran; apurke apurke trankillddu zan. Astelehenean akabuko orduetan umea mogittan gitxi sentidu zeuela esaoskun... Ta eske ezan mogittan.. Atzo atzaldean batzar politt eta garrantzizko bat euki gendun beharrean. Geuzek aldatuteko jentea berotuten nabill... Akabeta bakotxa norberan etzera edo geuzek eittera joan zan. Nigez sarri bëhar eitten deuen Debbie-k bizikletea koixu ta etzerako 5-6 kilometroak eitten hasi zan. Ordu erdigarrenean kamiño baztar baten tope zeudean, kontzientzi barik. Zeuzelan bizikletatik jeusi ta buruen jo ein i zeuen...kaskueri esker ondiñokarren bixirik. Koste hakon beran onera bueltetea, ta eskanerran ostean etzera bialduuden sorbaldan oidalau odolbatuegaz. Gorkari bardin pase zakon oiñ hogei urte ingeru; harena txarrau ixen zan. Ta ondiño txarrau Ainhoan amana; kaskurik ez ta kalean, inusentekeri bategaittik, bixie galdu zeuena. Eta halan lotu barik segidu nei.. Geur, beharretik urten baiño lelau Catherine-egaz ein ber neuen berba. Behean tope dotenean, neu ikusi ta irribarre zabalez agurtu nou. Beste batzuten bardin eiñddost (ez txarto pentzeu, 45-50 urte dekoz ta gixonak bertan eitten deu bëhar..). Oingoan galdetu intzet ia zegaittik eitten zeuen irribarre. Erantzune, pozgarrie dala ni beti irribarrez ikustëa...pentze leiela beti nauela pozarren... Gureztala eitten i dot.. Ingeruen ikus doazen ta egunaro ikusten doazen desgraziek ikusitte normal pozik egotea. Eskerrak zer emoten doaz dekoten fameliegaittik; asautxu egon arren ur dekoazenak. Ta bardiñ lagunekaz. Osasunez bere ondiñokarren ezin gara kejeu. Sasoi txarrauak, onan moduen, bixien barruen sartxian dire. Geugaro, nei egunez, eskerrak emoten doaz. Zorionekoa zer naz ba.. Geuzek pase dire hamen akabuko asteatan. Beharra franku, baia beste ostantzekorik bere, gitxi ixen arren, ixen da. Pille ta beran gixona Artur ezetu doaz. Jente ona, ta beti alkarregaz batxiako prest edo eurenera joateko esanez. Reneegaz joten hasi naz, ta Cookham-en jo gendun kontzertue garagarrillen 21ean. Denporea hartu arren, sano gustosoa da jote. Ibillttea atzera. Ta zelan boza dekon... beragaz joten nauela askotan pentzetan dot telebisñoko edo irratiko top abeslari betegaz nauela. Ixen bere, hori ixengo litte... segurantzean joten lagundu doten abotzik onenadune ixau da. beran famelie bere selebrea zer da.. barre itzelak eiñ genduzen kontzertue akabeta danak nahiko edan zudela. Carla bere ezetu dot. Beran ganean eztekot lar esaterik, flipe eiñddotela baiño. Desfasea... Akabuko astean birritten joan naz dultzeiñea ta albokak joten. Garitze baten alboan aparketan dot, herrittik kanpora, iñor bere eztauen lekuen, ta eguzkie paretan doala neure lehengo tonadak eta geure herriko soiñuek joten doaz...ta euskeldun sentittan naz...ta aske...sano aske...Neure burueri erromerien egotealez esatentzet (aireeee!!!! Edo, euuuuutziiiiiii!!!!!). Total emozioneta ibill naz horreetan aldi bietan. Hurrungoa ia noz. Bigarren eguneAn banbiek etor zaztezan, hirulau, ta zurtzeiñtte alboan lotu ziren hanka eiñ beharrean, soiñueri adi. Sano guapoa. Etorkixune iñoz baiño iriau dau oingoan; eztau geuze klarurik, ta dana da posible. The crossroads... Zelau sugertea bertan ostabere egotea... Ia ze bide hartxian dun oingoan. Eztau kikilldduterik. Koplatan segiduko neuke, baia kantzeta nau ta biher, bake bada, Enekogana joateko amesa dekot. Halan da ze geuzek preparetan joan berdot. Faltan hartxian zeittuet baia, bakixue hori geuze ona esan gure deua niritzako. Jagon ta eguneri irribarre eiñ, biherko egunik ez egotea ixen lei tte. Mosu handi bet.

No comments: