Aunque estemos lejos, estamos cerca
Seas quien seas, lo que hay aquí es para que lo veas, estés donde estés...

2011/05/27

ESPIRITUALTASUNA?

(Oin hille batzuk Getariko Inakik astegun beten bialdukoa)

Gaur, Yogyakartako kaleetan nindoala, haur musulman batzuk ikusi ditut jolasean, eta “zertarako balio du gaur Espiritualtasunak?” galdera etorri zait burura, auskalo zergatik.
Etkar Toolen, “The power of now”n irakurria burura, “orainaldian” bizi ez den orok, denboran, etorkizun edo iraganean, galduta gaudenok, diru edo botererik pilatu arren, diruz lortu daitezkeen “satisfakzio” guztien ostean, nekez lortuko omen dugu, ondotik agertuko zaigun “hutsunea espirituala”osatzerik. “Hutsune” hau sendatzeko ahalegina gizakiongan hain izan da gurea, hain berezkoa, “espiritualtasuna”, hutsune hau sendatzeko hitz tradizional bezala ulertuko bagenu, ez genukeela hain errex ukatuko.
Kontua da “hutsune” hori, gurean gero eta haundiagoa ote den susmoa daukadala. Jesusek ere esan omen zuen “zertarako duzu mundua irabaztea, arima galtzekotan?”. Hutsunea ukatzeko, narkotiko pilla jarri dizkigu “ongizartearen gizarteak”; telebista, industria farmazeutiko, lana, dirua, boterea…
Ageriko moralean, troiako zaldian, bizitza ederra, askatasuna eta segurtasuna eskeiniz, baina azpitik erein dizkigu, nola erein ere, beldurra, zalantza, bakardadea, mesfidantza…
Badirudi, norbaitek nahita, gure baitako “hutsunea” elikatu duela, “sistemak” esango genuke, gero berezko sengadagai bakarra, gizakia bezain zaharra den “espiritualtasuna“ ukatu, “izendaezin” egin eta besterik ezean “telebistak” anestesia gaitzan eskatuko dugu, “stand by” jarri eta egunerokoatasunean gogor jarraitzeko, “heriotzak” amezgaiztora esnatuko gaituen arte.
Nola espero dugu, zulo espirituala jaki materialez elikatzea? Zuloa areagotzen gabiltz bai, zuloa sendatu beharrean.
Zulo espiritualean galdera “ez-erosoak” aurki genitzake, galdera “konplikatuak” agian;
Ez ote da egia, gure denboraren jabe ez bagara, ez garela aske?
Ez ote da egia sistemari gure denbora eskeintzen diogunik, segurtasun truke agian?
Bihar hil baninteke, gaur zertan nabil?
Gero hil baninteke, orain zertan nabil?
“Sisteman” egotea merke edo garesti ordaintzen dugu?
Zenbat “telebista dosi” behar ditut egunero, zenbat “alkohol”, zenbat diru, zenbat “txokolate”…

Gustora neurtuko nuke, zenbat energia, zenbat arnas, sortzeko gai garen momentu bakoitzean. Demagun, segundu bat behar dudala arnasa hartzeko, eta hurrengo segunduan, arnasa botako dudala. Behar dudana hartzen segundu bat, hurrengo segundua bizitzeko. 8 ordu lanean erabilitako arnasa errekuperatzeko, 8 orduko lo arnasa, 8 ordu geratzen zaizkit, 4 ordu maitasuna eskaini, eta 4 ordu maitasuna jasotzeko. Espiritualki, ez dut telebistarik nahi, ez dut aspertzeko astirik, heriotza zain dudala esan didate.

Diruak ez omen du zorionik ematen, oinarri oinarrizko beharrak aseak izanda. Zenbat behar dugu, jan, edan, jantzi, lo, garbitu eta bestelako oinarrizko beharrak asetzeko, zenbat lan, zenbat diru, zenbat denbora?

Espiritualtasunak ez dizkigu galdera hauek erantzungo, hau eta gero asten da espiritualtasuna, aurrena galderak egiten, gero erantzunak aurkitzeko, baina, espiritualtasuna ez ote da zerbait intimoa? Gutako bakoitzak gure heriotza zain baldin badaukagu, bakoitzak ez ote dio bakarrik egin beharko aurre? Momentu horretan bakerik baldin bada gure baitan, izango dugu ingurukoei gure bakarkako azken bidaian lagun izan daitezen eskatzerik.

Badirudi, denok ados jarri garela, materialaren, lanaren, diruaren eta aisiaren denboratik ez aratago joateko, espiritualtasuna, heriotza, gaixotasunak eta bestelakoak izendaezin egiteko, hain dira “inkomodoak” kontu hauek!

Sistemak, gure behar materialen behar izana haunditzen badigu, gure bizitzako arnas oro lanean eta lozorro materialean uzteko, gure baitako “hutsune espirituala” elikatuko dugu, gure baitan “hutsunerik” ba ote dugun ere ukatuko dugularik, orduan iada ez dugu “espiritualtasunik” beharko, eta errezatuko dugu, heriotzak lotan eraman gaitzan…

No comments: