Aunque estemos lejos, estamos cerca
Seas quien seas, lo que hay aquí es para que lo veas, estés donde estés...

2014/09/11

BIKOTXAN EGUNEKOA

If somebody falls down, listen to me: you pick him up. Hau ixen zan tope doten egietariko bat (ondiño flipe eitten nouena).
Galitziko punterik asauenean nau. Ezkerreko atzamar txikerra apurtute ta Ferrolera doan trenean. Agustuen 3e. Goxeko zortzirek ta neure oporran akabuko egune.  Akabuko lau egunek Viveiron pase duz; kontzertuek ikusten batez bere. Arterau, etzean eiñ nittuzen egun gitxi betzuk, ta bertako sentidu nintzen ostabere. Jentean bixie eurrera doa, neurea nora doan jakiñ ez arren. Geur, sikeran, bai...eiñ berdoten tren-bus-bus-hegaldi-bus konbinaziñoak hutz eitten ezpadeu.
Irlea itxi baño arterauko asteak eztire gatxak ixen. Bëharrean nahiko bakarrik nauela ulertu dot eta horrek sikeran sentittan ixen doazen sentzaziñoak ariñdduteko balio ixen deu. Davidegaz ta Luciagaz euki nittuzen berbaldiek kanbie eiñ zoztean ikuspuntue. Ta eurrera eitteko iñdderra emon.
Ordu bi ingeru eingu Ferrolera allegetako, euren ibai ta itsasoan mugek zeharkatute.

Hau ixen zan egun hak idazteko emon zeuena. Lo eiñ barik eta Helen Fisheren liberuegaittik ixengo zan giaurik eneuena idatzi...
Bidai bitxie ixen zan. Zeuzer aldatuko dalako sentzasiñoagaz. Bertora allegeu ta hurrungo egunëan hameko bixien burue ostabere sartute ikuskeran bixi zer jarto ixen leien baiño eneuen pentzetan...
Handik eurrera asteak pastan joan dire. Geuze asko esku betegaz eitten ohittu behar ixen dot, ta ontxe nabillen moduen, ordenagailluen beste era batera idazten berebai. Bixiek oingoan lesiño ta aukera barri bet emon zoztela ulertu neuen bijatik etorritte ariñ.

Beharreko relatibizaziñoak pillo bat lagundu dost. Segurantzean Malid bere hobototxuau egoteak berebai. Ezteu aro lar onik eiñ, baia udeko sasoian ondiño gauzela sentittan ixen da sarri.
Handik etorri tte 3 astegarrenean edo Bruselara eiñ neuen bueltea, Enekon urteankaittik. Barikuz barik, zapatu goixez eiñ neuen bijea, Saint Pancrasen albotxuen aparketa, ta Churchill plazatxuen sorpresea biok hartu berebai. Betikolez, asteakabu sano berezie pase gendun. Egun beratan, ni kontxean sartute uri kanpoko baso ingeru batera joan gintzezan. Bertan bezkari ederra jan gendun ta Folon artistean fundaziñoan erakusketa ederra ikus gendun. Sano espeziala. Handik eurrera dana trankill trankill. Geu hatan Eneko ta biok etzazpiko taberna batera joan gintzezan geu geuretara. Berak baleki berbaldi hak zenbet lagundu zozten...Ontxe bere negarrak urtetan dostea hau idazkeran... Gillaume ta Caroline bere ikus genduzen hurrungo egunean ta eurenean atzalde ederra paseu berebai. Abenduen akabuen akabuko honen ospittelera berbetan joateko paradea adostu gendun bertan. Akabuko egunean ni neure pentzamenduetan sartu nintzen, segurantzean eurek igerko zeudean. Trenera buelte baiño lelau, France eta Jean ikusteko erea ikus neuen; ta eurek eron neudean tranbiara. 
Akabuko urteatan hara eiñddoazen bijak direla ta, etzeko sentittan naz bertan. Gaztetan halau sentzaziñorik egon leienik eneuen jakiñ. Famelie ta lagunek zer diren parajeko eran ireketzi zozkuen; konturetu barik, gure gurasoak bere euren halau lagun’fameliek bere euki zittuezela.
Aste bi luze da handik etorri nintzena, baia pentze lei hilleak direla. Onean esangurot. Arterau komentetan ixen doten iñddertzuau egoteko sentzaziñoak gerorau te giau betetan nou. Aspaldi neugan sentidu eztoten baretasun ta nasaittesune igertan ibill naz. Altuegi esan eztoten arren, orekatik parajeau egoteko zeuzer ixen ber deu honek. Betiko mamuek etorteko ahalegiñek eitten dittuez; baia horretan baiño ezta lotxean. Ahalegiñetan. Lantzarretara oiñezean eitten joanta nau pare bat biderrez, domekaz, eguzkie jarten ikusten. Ta pasadan asteakabuen kostaldera bere buelta bat eiñ neuen. Kontuixu, albokak eta dultzaiñea joteko bere ahalegiñ bet eiñddotena.... 
Apur bet raroa da ze asteakabu oso berba bat eiñbarik pase nei; nogaz eitterik eztekot eta. Baia bakardade horrek iñdder itzela bere badeko. Batez bere hurrungo pausue non dauen dakixunean, edo sikeran bidea topeko dozule siñistuten dozunean. Ze, azkanean, dana da bakotxak zer siñistuten dun. Ta horretan nabill oingoan, siñistuten... Atzo, andra guztiek ikusten akabe ta ostean, 6rek ingeruen, bertigoak oidalau taparrazoa emoosten. Mogidu eziñik eiñ nittuzen ordu bi ingeru berta ospittelan, jarritte. Ta gerorau te txarrau. Akabuen bertako enfermera biñ artean kotxe baten sartu neudean ta etzera ekarri. Biek Newcastle’ekoak. Jente ona. Geur arean hobototxuau nau; baia, sarri halawak paseta egon arren, bakarrik istualdie pastea ezta gustosoa.
Apurke apurke norberan burue ulertuteko atazea toke dasku batzuri; beste batzuntzako haiñ erreza dan zeuzer. Oingoan eurrerantza goaz ta halan denpora luzez ixen dittela. Adikunea ta plantea bere beste era batekoak dire. Besteangandik ezer espero beharrean datorrena gusture harkeran bixien ikuspuntue sano kanbietan da, ta bixiek zentzu bitxie hartxian deu. Ostiek hainbet hartute gauz baia bidean egi itzelak ikusitte berebai, eta egi horrek dekean iñdderra geuze gitxigez aldera lei. Sano da benetako iñdderra...bffff.... Iluminaziñorako (barre eitten dot) ondiño pillo bat lotxean dalakoa dekot, baia joder, oingo pedalkadak asau allegetakoak emoten dude.... Eutzi Julian! Oingoan falso-llanoa haixea aldez da’ta.


No comments: