Aunque estemos lejos, estamos cerca
Seas quien seas, lo que hay aquí es para que lo veas, estés donde estés...

2014/07/17

EGABEREALEZ

Garagarrillan hamazazpie. Maliden urteak. Ta oparilez, biher kareoa. Kare bixien uger eitten bestekoa segurantzean. Ta geur bakarrik pasko deu egune. Andreak aspaldi burue galdu i uen, ta ostekoari eusten baiño eztabill. Berantzako dana eukittetik gitxi eukittera pase zan egun betetik bestera; ta oiñ dekonetik, asko gorrotoz beterikoa da. Halantxe dire geuzek hameko ingeruetatik.
Geur horretariko egun bet dekot; argi gitxi ikusten dotenetarikotxu bet. Akaburengoz idatzi neuenetik zenbet denpora dan eztaitt, baia lartxu emoten dost. Ta, ixen bere, denpora luzea da hona atzera etorteko ixen nazena; baia iñoz bere ezta momentue...
Neupere geuze batzuk galdu nittuzen oiñ hille batzuk; ta beste batzuk topeu ostean. Neure burue tope eztotelakoa dekot baia. Erdi galdute etor nintzen etorri bere, oiñ bixi nazen uri honetara. Geuze barrie ta bëhar barrie, lelango hilleatan nahiko euki neuen eurrera eitteagaz. Bëharrak burue mantenduten deu egon behar deuen lekutik asau, baia denporeagaz galdute segittan neuela konturetuten hasi nintzen. Udea etor zan, bata ta bestea, ta udean akaburantza Carla ezetu neuen. Bixiek beste aukera bat emon zoztela pentze neuen. Ta neure buruegaz zintzo ixen nintzen. Edo ahalegiñetan sikeran. Pentze neuen hori nahiko ixengo zala geuzek ondo ixetako, baia bixiek ondo ikisitte euki eneuen ikastegie ireketzi gureosten. Hille ederrak pase genduzen, ta gëgonan ostean beranera birritten joan berebai, baia gitxien espero eneuenean atzetik sartu zozten labana. Arnas harkeran miñ eitten dost oñddokarren...
Galdute nengoala pentzetan baneuen, orduen bai ikus neuela total galdute ibill nintzela aspaldien. Baia eurrera eiñ neuen. Pedalari lotu barik eraitten!! Ta halan segidu dot geurrartëan. Pastan dana da etapa luzeak dekozela Tour honek ta kantzetan hasitten nau. Ta sentipen hori ezta geurkoa. Bakardadean markoa ezta aluminiozkoa; berunezkoa baiño. Ta bixikletea astune halan. Ta bakardadea ezta bikoterik ez eukitteagaittik, lagunenkaittik baiño. Ta eitten doaz ahalegiñek lagunek eitteko (iñoz bere eztot problema handirik euki), baia sano kostetan dast oingoan. Ta lehengoak eurenera dabiltzez, asau.
Bakardade horrek itto eitten deu, ta behar ordu luzeak anbiente lar ez lagunkorrean pasekeran eragiñe igertan dot neure ixekeran. Ta gerorau te argi gitxiau dekot barruen. Ganera, beharretik kanpora sare sozialik ez eukikeran, beharreko inseguridadeak bikostu eitten dire ta ardurek etzera daroaz buruen; akabebako zikloan sartute. Ta behar eitteko erea sano eitten da txarrau, geroraute segurtasun gitxiaugez ta beharbako ardurekaz... Eztekot ahaztuteko akaburengoz Bruselan eiñ neuen asteakabuen ze txarto pase neuen...Eneko bere ikeratute itxi neuen. Ta ni neure buruegaz... iñoz bere eneuen pentzeko lagunen falteak horrenbesteko eragiñe euki leienik.
Ta oiñ puntu beten nau non geuze txikerrenak eragiñ itzela dekon nigan; sano nau sentikor, ta bulnerable.
Ume sentidu naz beti, ta halan sentittan dot neure burue ontxe bere. Segurantzean ume hilko naz. Baia umeak sufridu eitten deu...umeak olge eiñ gure deu, barre, ikisi, erronkak euki gure deuz, egunan baten helduteko amesa deko; ta hori ezilei adiñ betetik gora. Eztau ondo ikusitte. Lehengoan Peak district’eko atxartean ibill gintzezan gora ta behera ta han jente askogaz eiñ neuen berba. 50 ingeruko gixon bikote bakanan batzuk ezetu nittuzen ta gehienek bardiñe bota zuden nik ezer galdetu barik; gaztetan alkarregaz eskaletan zudela, baia gero beharragaz ta fameliegaz hasikeran itxi eiñbehar ixen zotzeala ta 20 urtean ostean bueltan hasi zirela eurten. Ta nire bikoteari antzeko zeuzer pase zakon. Gixon horreeri horreek esaten entzun notzeanean argi ikus neuen, neu aspaldi antzeko soill beten sartute nauela ta ondiñokarren sakonau sartzeko arriskue dekotela zeuzer eiñ ezean.
Parajekoak bakixue neure burue berezitzet euki dotela oiñartëan. Bada denpora bat horren ganean dudetan hasi nazela. Zelan ixen lei berezie ixetea baia benetan ganorazko zeuzer eitteko kapaz ez ixetea..? lagunek eitteko bere putenak pastan banabill? Eztaitt, zoratuten dabilstela pentzetan hasitten nau. Ez hamen, ez euskalerrien...neure lekuen non dauen eztaitt. Ta holan eurrera eiñ lei, baia ez ganoraz. Ahalegiñek eiñddoaz ta apur beten lotxëa erabaki dot oingoan. Tourre itxi beste baterako, edo sikeran lotu. Eztaitt sasoi beterako etzera buelteteak edo Afrikera joateak ze ekarko deuen, baia nehie eiñtte nau ontxe dekotenagaz. Zeuzer enabill ondo eitten... ta benetakoa ixen gurot.
Aiertek sarri esaten zozten “malos tiempos para las plantas”; geure arteko broma bat zan eskolan. Gerorau “...para la lírica” moduen ezetu gendune guk 8 urtegaz klaru euki gendun. Ta sentzasiño hori eztat barrutik kentxean ordurik hona. Neure ingerukoa eztala ixen ahalko zana da sentittan dotena; baia ondiñokarren eztot geuzek aldatuteko formulerik topeu. Ta hori baiño, oiñ neure burue total galdute ikuskeran buruen txori lar ez ete dekoazan pentzetan dot... umealez...

Egaberealez....

No comments: